Instituzioa

Erakundeen arteko harremanak

Logikoa denez, funts publikoen fiskalizazio-funtzioa da Auzitegiaren lan-agendan lehenengo tokia, Auzitegiaren eginkizun nagusietako bat baita. Bete behar duen beste zeregin bat Legebiltzarrari ekonomia eta finantza gaietan edo gaituta dagoen beste edozein arlotan aholkuak ematea da. Esleipen hori Auzitegiak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia eta Ogasun Batzordearekin duen etengabeko harremanaren bidez zehazten da, batzorde hori arduratzen baita fiskalizazio-txostenei buruzko eskaerak edo lehentasunak helarazteaz, txosten horiek HKEEren Lan Planean sar daitezen.

Bestalde, HKEE ezin da entitate isolatu gisa ulertu. Eskumen guztiak ezagutzeko, beste erakunde batzuekin dituen harremanak aztertu behar dira, hala nola Legebiltzarrarekin, Batzar Nagusiekin, Kontuen Epaitegiarekin eta autonomia-erkidegoko gainerako organo fiskalizatzaileekin (ASOCEX). Baita Europako Kontuen Auzitegiarekin eta EURORAI (European Organization of Regional Audit Institutions) erakundea osatzen duten Europako gainerako organo fiskalizatzaileekin ere.

HKEErekin lotutako erakundeak