19/2013 LEGEAREN 8. ARTIKULUA. Ekonomiari, aurrekontuei eta estatistikari buruzko informazioa
Goi-kargudunen ordainsariak
HKEEko Kideen Ordainsaria
HKEEko goi-kargudunen ordainsariak, 1989ko apirilaren 5eko Osoko Bilkuraren eta 1989ko urriaren 16ko Osoko Bilkuraren erabakiz, Eusko Jaurlaritzako goi-kargudun batzuen ordainsariekin baliokideak dira, honako xehetasun hauekin:
- HKEEko lehendakaria EJko sailburuarekiko baliokidea
- HKEEko lehendakariordea EJko sailburu eta sailburuordearen arteko batez besteko aritmetikoarekiko baliokidea
- HKEEko sailburua, EJko sailburuordearen baliokidea
- HKEEko idazkari nagusia EJko sailburuorde eta zuzendariaren arteko batez besteko aritmetikoarekiko bateragarria
2023ko HKEEko kideen ordainsarien gardentasun-ataria
Abenduaren 23ko 15/2022 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak, Eusko Jaurlaritzako goi-kargudunen urteko ordainsariak ezartzen ditu, eta, horren ondorioz, HKEEko goi-kargudunen urteko ordainsarien baliokidetzak, eta honela geratzen dira:
- Lehendakaria: 104.948 euro
- Lehendakariordea: 100.908 euro
- Kontseilariak: 93.155,6 euro
- Idazkari nagusiak: 82.617 euro
