GARDENTASUN ATARIA /  6 LEY 19/2013 ARTIKULUA. ERAKUNDE-, ANTOLAMENDU- ETA PLANGINTZA-INFORMAZIOA

Erakunde-egitura

Organigrama

HKEE Organigrama

HKEEko kideen profila eta ibilbidea

ANA HELGUERA LÍBANO

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean. TVCP-HKEEko funtzionarioa da 1992az geroztik; aurrez Arthur Andersen Finantza-ikuskaritza enpresan lan egin zuen eta Kontuen Auditoreen Erregistro Ofizialeko kide da. Prestakuntza zabala du arlo hauetan: kontuen fiskalizazioa eta auditoretza, eraginkortasunaren eta efizientziaren auditoria kudeaketa publikoan, kontabilitatea eta aurrekontu-kudeaketa, kontratazio publikoa, dirulaguntzak, gardentasuna eta parte-hartzea eta berdintasun-politikak. Euskalduna da eta ingelesa eta frantsesa ere hitz egiten ditu.

SONIA PEREZ BLANCO

Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, Sarrikoko Fakultatean. Bertan, Esportazioaren Kudeaketa eta Nazioarteko Marketina graduondoko ikasketak egin zituen. Gaikuntza nazionala duen Toki Administrazioko funtzionarioa da 1994az geroztik, eta 2006an Kontu hartzailetza-Diruzaintza eskalako goi-mailako kategoria eskuratu zuen. Galdakaoko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako diruzaina (1994-1995). Ortuellako Udaleko kontu-hartzailea (1995-2002). Sestaoko Udaleko diruzaina (2002-2018). Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Mankomunitateko kontu-hartzailea (2017-2025). Barakaldoko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako diruzaina (2018-2025). IVAPekin, udalekin eta estatuarekin lankidetzan aritu da hautaketa preozesuetako epaimahaietan. Honako hauetan jaso du prestakuntza: kontabilitatea, aurrekontuko araudia, diru-sarreren kudeaketa, diru-bilketa, kontratazio administratiboa eta tokiko euskal zuzenbidea. Euskararen eta ingelesaren ezagutza du

María Victoria Campelo Martínez

Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean -ekonomiako espezializazioa-, eta Ekonomian Doktore Euskal Herriko Unibertsitatean; Ogasun eta Finantza Publikoko Masterra eta Espezializazioa egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean; Zergapenean aditua izateko ikastaroa, eta Europar Batasuneko Politika Publikoetan ikasketa aurreratuen diploma eskuratzeko kredituak ere bai. Karrerako funtzionarioa da Administrazio Bereziko eskalan, Kudeaketa administratibo finantzarioko erdi mailako teknikariaren azpieskalan, eta, Herri Kontuen Euskal Epaitegira etorri arte, Bizkaiko Foru Aldundiko Ordainketak eta Likidazioak Fiskalizatzeko atalburua izan da. Euskal Herriko Unibertsitateko Zergapena eta Zerga Aholkularitzako Masterreko irakaslea da, eta, IVAPen ere ematen ditu eskolak. Ingelesaren ezagutza du eta euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna.

Mª TERESA CRESPO DEL CAMPO

Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean 1989an, eta Enpresen Aholkularitza Fiskalean masterra egin zuen Enpresa Institutuan (Madril) 1990ean. 2009an, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko Idazkaritza Nagusian aritu zen, 2015era arte, urte horretan erakundeko kide bihurtu baitzen. Aurretik, hainbat enpresatan lan egin zuen, hala nola Coopers & Lybrandeko Aholkularitza Fiskal eta Legaleko gerentean (1990-1999), Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Zuzendaritzan (1999-2005), Vital Kutxako bigarren lehendakariordean (2000-2004) eta lehen lehendakariordean (2004-2008), eta bulego profesional batean.

JAIME DOMINGUEZ-MACAYA LAURNAGA

Zuzenbidean lizentziatua UNEDen; Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean; Zuzenbidean doktorea Burgosko Unibertsitatean; Zuzenbideko Espezializazio eta Ikerketako Unibertsitate Masterra Zaragozako Unibertsitatean. 2015etik 2021era, Ogasun eta Finantzetako zinegotzi ordezkaria eta Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria da, eta, gainera, beste kargu batzuk bete ditu toki-eremuan. Aurretik, Eusko Jaurlaritzan hainbat ardura-kargu izan zituen: Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendaria (2013-2015); Eusko Jaurlaritzako Informatika Elkarteko lehendakariordea (EJIE); ITELAZPIko lehendakariordea eta IZENPEko presidentea; eta Eusko Jaurlaritzako Ondare eta Kontratazio zuzendaria ere izan zen (1995-2009). Gainera, hainbat liburu eta artikuluren egilea eta egilekidea da kontratazio elektronikoaren, sinadura elektronikoaren, administrazio elektronikoaren eta fakturazio elektronikoaren arloan. Hitzaldiak eta ikastaroak eman ditu alor horietan. Hizkuntzak: Euskara eta Frantsesa.

XABIER TXOKARRO AMUNARRIZ

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta ondoren enpresa txiki eta ertainen kudeaketan trebatu zen (1997). Herri Kontuen Euskal Epaitegiko sailburua 2015eko ekainetik. Lehenago, Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialeko Finantza Administrazioko arduradun gisa lan egin du (1988-2007), eta Gipuzkoako Aurrezki Kutxako Administrazio Kontseiluko kide izan da (2012-2014). Euskalduna da eta ingelesa eta frantsesa dakizki.

JOSU ZUBIAGA NIEVA

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean, 1986an. Herri Kontuen Euskal Epaitegiko karrerako funtzionarioa da. Aurretik auditore gisa lan egin zuen auditoretzako enpresa pribatu batean 1986ko uztailetik 1989ko azarora arte. HKEEn auditore eta auditore-buru lanak egin ditu 1989ko azarotik 2007ko otsailera arte, eta 2011ko uztailetik 2013ko urtarrilera arte. Gainera, Arabako Foru Ogasuneko zuzendaria izan da (2007-2011), eta Eusko Jaurlaritzan Ogasun Saileko Zerbitzu zuzendaria (2007) eta Segurtasuneko sailburuordea (2013-2021).

JULIO ARTETXE BARKIN

Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1988). Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko idazkari nagusia 2015etik gaur egun arte. 1992az geroztik Bizkaiko Abokatuen Elkargoko letratua da. Aurrez, erantzukizuneko hainbat postu bete ditu: BEAZen (2001-2004), Seed Capital Bizkaian (2003-04), Santurtziko Udaleko zinegotzi (2003-2004), hainbat erakundetako Zuzendaritza Batzordeko kide, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Prestakuntzako foru diputatua (2004-2007), hainbat enpresa publikotako Administrazio Kontseiluko kide; 2008tik 2015era bitartean, Aholkularitza estrategikoan eta finantzarioan lanak egin ditu, eta, horrez gain, ezagutzaren zenbait esparrutako hainbat ikastaro eman ditu eremu pribatuan eta Lanbiden. Hizkuntzak: hirueleduna: euskara, gaztelania, portugesa; ingelesren eta frantsesaren ezagutzaz gain.