Funtzionamendua

Lan motak

HKEEren fiskalizazio-jarduera osoko bilkurak Urteko Lan Programa onartzean hasten da. Programa honek dagokion ekitaldiko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasiko diren fiskalizazioak barne hartzen ditu.

Urteko Lan Programan sartzeko, honako kasuistika hau hartu behar da kontuan:

Derrigorrezko lanak

Legez, HKEEk urtero fiskalizazio hauek egin behar ditu:

  • Euskal Autonomia Erkidegoaren kontua.
  • Foru-aldundien kontuak.
  • Peticiones específicas aprobadas por el Pleno del Parlamento Vasco.
  • Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak onartutako eskaera espezifikoak.

Derrigorrezkoak ez diren lanak.

  • HKEEk urtero eskatzen die Eusko Legebiltzarreko Ekonomia eta Ogasun Batzordeari eta Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietako batzordeei beren ustez lan-planean sartu behar diren jarduerak. Aipatutako batzordeei eskatzen dizkieten fiskalizazio-proposamenak dira.
  • Era berean, osoko bilkurako kide bakoitzak planteatzen ditu, bere ikuspuntutik, HKEEk egin beharko lituzkeen lanak, bere erantzukizun-arloaren barruan.
  • Lan eta fiskalizazio jakin batzuk ere badaude, nahitaezkoak ez badira ere, HKEEk uste du urtero egin behar direla. Horren adibide da EAEko toki-erakundeen kontuen txostena.

Onartutako Lan Plana Eusko Legebiltzarrera eta Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietara bidaltzen da.

Ekitaldian zehar, HKEEren Osoko Bilkurak lan-plana aldatzeko erabakiak har ditzake.

Proposamenak aztertzea

Osoko Bilkurako kide bakoitzak eskabideen edukia aztertu eta dauden baliabideen arabera, egin ditzakeen lanak proposatu dizkio Osoko Bilkurari, eta, beraz, Urteko Lan Planean sar daitezkeenak.

Osoko Bilkurak kide bakoitzaren proposamenak aztertu eta Lan Plana onartzen du, eta hala badagokio, aintzat hartuko ez diren eskaerak justifikatzen ditu, kasu gehienetan baliabiderik ezagatik edo proposatutako beste batzuk baino interesgarriagoak ez diren lanak direlako, bai aurreko urteetan egin direlako, bai gauzatze-egoerak etorkizunerako uztea gomendatzen duelako.

Onartutako Lan Plana Eusko Legebiltzarrera bidaltzen da, eta, jakina, nahitaezko lan guztiak jasotzen ditu, eta lehentasuna ematen die Legebiltzarreko Ekonomia eta Ogasun Batzordearen eskaerei.

Ekitaldian zehar, HKEEren Osoko Bilkurak lan-plana aldatzeko erabakiak har ditzake.