Funtzionamendua

Fiskalizazio faseak

1. FASEA: Plangintza-memoranduma egitea

Dokumentu horrek honako hauek biltzen ditu: egingo den lanaren irismena, fiskalizatu beharreko erakundearen datu nagusiak, beharrezko baliabideak, baliabide teknikoak eta giza baliabideak, aplikatu beharreko irizpideak, lan hori egiteko aurreikusitako datak eta aztertu beharreko arloetako arriskuaren balorazioa.

Auditoriarako Batzorde Teknikoak (CTA) aztertzen du dokumentu hori, lanaren ardura duen fiskalizazio-arloak egina.

2. FASEA: Plangintza Memoranduma Osoko Bilkurak eztabaidatu eta, hala badagokio, onartzen du

Behin onartuta, landa-lanari ekingo zaio; hau da, txosten bat egiteko behar den dokumentazioa aztertuko du fiskalizazio-taldeak, ekonomialariek edo abokatuek. Dokumentazio hori era askotakoa izan daiteke, egin beharreko txosten motaren arabera, baina kontabilitate-datuak dira, bai eta indarrean dagoen araudia aplikatzearekin edo gastua eta diru-sarrera gauzatzearekin lotutakoak ere, ekonomiari, eraginkortasunari eta efizientziari dagokienez.

Azpimarratuko dugu fiskalizatutako erakundeek HKEEren esku jarri behar dutela eskatzen den dokumentazio guztia.

3. FASEA: Txostenaren lehen zirriborroa

Landa-lanaren ondorioz, txostenaren lehen zirriborroa lortzen da. Zirriborro hori, lan-paper guztiekin batera (txostenari eransten zaizkion ondorioen euskarria), beste arlo bateko fiskalizazio-taldearen esku jartzen da, Kontrol Teknikoa deritzogun horretan azter dezan. Kontrol horretan, egindako lana, ondorioak eta txostenean izandako isla berrikusten dira, eta horren alderdi guztiak eztabaidatzen dira, baita baliozkotze teknikoa ere. Egindako lana bere arrazoizkotasuna eta inpartzialtasuna bermatuko dituen barne-kontrol baten mende jartzean datza.

Kontrol teknikotik lortzen den txostenaren zirriborroa, txostenaren arduradunen eta kontrolaren arduradunen artean desadostasunak sor daitezkeen alderdiekin batera, EKTn eztabaidatzen da, eta horren emaitza HKEEren osoko bilkurari aurkezten zaion txostenaren zirriborroa da, aztertzeko eta, hala badagokio, onartzeko.

4. FASEA: Txostenaren zirriborroa onartzea

Osoko bilkurako kideen gehiengoaren onarpen horrek Behin-Behineko Txostena dakar, eta fiskalizatutako erakundeari bidaltzen zaio,ereduzko komunikazio batekin, ezarritako epean egoki iritzitako alegazioak egin ditzan, HKEEren osoko bilkuraren erabakiareki batera, hura betetzeko jarraibideekin batera.Alegazioak jaso ondoren, txostenaren arduradunek aztertu egiten dituzte, eta honela joka daiteke:

Onartzen direnek txostena aldatzen dute dagozkien ataletan.
Onartzen ez direnak txostenaren amaieran sartzen dira, eta fiskalizatuak egindako alegazioak direla adierazten da.
Txosten-proposamen hori berriro eztabaidatu da EKTn, eta HKEEren Osoko Bilkurara bidali da, onar dezan, Behin Betiko Txostena eginez.

5. FASEA: Behin betiko txostena

Behin betiko txostenak HKEEren txostenari berari gehitzen dizkio fiskalizatuak egindako alegazioak, hau da, txostenaren edukia aldatu behar ez dutela uste izan dena, eta, halakorik balego, osoko bilkurako kideren baten boto partikularra, botoaren esanahia azalduz.

Aurreko faseak HKEEren fiskalizazio-eskuliburuan ezarrita daude:

HKEEren fiskalizazio-eskuliburua