Funtzionamendua
Emaitzak jakinaraztea
GARDENTASUNAREKIKO KONPROMISUA
HKEEk kudeaketa publikoaren gardentasunarekin duen konpromisoaren ondorioz, txostenak argitaratzeak eta zabaltzeak garrantzi berezia hartzen du bere jardunean.
Fiskalizazio-txostena fiskalizatuari bidaltzen zaio, jakinaren gainean egon dadin. Era berean, nahitaez bidali behar da Eusko Legebiltzarrera, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu.
EAEko beste administrazio batzuetara ere bidaltzen da, hala nola Eusko Jaurlaritzara, foru-aldundietara, hiru lurraldeetako Batzar Nagusietara, Eudelera…
Herritarrekiko zuzeneko komunikazioa
Aldi berean, Estatuko Kontuen Auzitegira eta gainerako autonomia-erkidegoetako kanpo-kontroleko organoetara bidaltzen da. Estatuko Kontu Auzitegiak txostena berrikusten du, bere ikuspuntutik eta esleituta dituen kontabilitateko auzipetze-eskumenak baliatuz kontabilitate-erantzukizunaren zantzuak dauden zehazteko, eta, hala badagokio, dagokion prozedura hasten du.
Herritarrari zuzenean komunikatzea ez da falta, HKEEk ez baitu ahaztu, eta horrek ematen baitu, neurri handi batean, beharrezko gardentasuna.
Komunikazio irekia
Hedabideentzako arreta
Baliabide digitalak
Komunikazio arin horri eusteko, HKEE ez dago komunikazio-teknologia berriek ematen dituzten abantailetatik kanpo, eta Interneten aldeko apustua egin da, bai dokumentazioa bidaltzeko, bai gure web orria (www.tvcp.org) txostenetara berehala sartzeko tresna izan dadin. Txostenak web-orrian “zintzilikatzen” dira, eta, beraz, sarbide unibertsalekoak dira, komunikabideetara bidaltzen diren une berean.
Hedabideetara posta elektronikoz bidaltzen dira; sistema horrek berehalakotasuna ematen du, eta informazioa eskuratzeko aukera-berdintasuna bermatzen du.
