Argitalpenak
KKOen Boletinak eta Txostenak
Zer dira KKOak?
1978an Konstituzioa onartu zenean, Estatuaren lurralde-egitura garatzen joan zen Espainian udalerri, probintzia eta autonomia-erkidegoetan, beren interesak kudeatzeko autonomiarekin, eta, esparru horretan, hain zuzen ere autonomia-erkidegoek beren eskumenak garatzeko eta betearazteko duten finantza-autonomiaren babesean, autonomia-estatutuetan kontuen kanpo-fiskalizaziorako berezko organoak izateko aukera ezarri zen.
Horrela, Kanpo Kontroleko Organo Autonomikoak (KKOA) sortzeko lehen legeak eman ziren, nahiz eta horietako askok tradizio historiko luzea zuten eskualde bakoitzean.
Gaur egun, hamazazpi autonomia-erkidegoetatik hamahiruk kanpoko kontrol-organoa dute: Nafarroa; Katalunia; Valentziako Erkidegoa; Galizia; Euskal Autonomia Erkidegoa; Andaluzia; Kanariak; Balear Uharteak; Madril; Gaztela eta Leon; Asturias; Aragoi eta Gaztela-Mantxa; hauek Autonomia-erkidegoetako Kanpo Kontroleko Organoen Elkartean (ASOCEX) biltzen dira, hainbat gai eta batzordetan laguntzeko. HKEE ASOCEXeko kide da 2015eko urritik.


